Isidro Ferrer

Media Vaca

Mikel Casal

Barbara Fiore Editora

Elena Odriozola

NørdicaLibros

Penguin Random House

Jot Down Magazine

Pablo Amargo

Mikel Valverde

Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa

Frantzia Kalea 24, 01002 Vitoria Gasteiz, Araba

Ilustrazioaren Topaketa Profesionalak bere lehen edizioa egingo du, Nazioarteko Azoka izateko bokazioarekin. Ekitaldi horren helburua da profesionalei etengabeko prestakuntza espezializatua eskaintzea era askotako ekintzen bidez:batetik, Euskadiko, Estatuko zein atzerriko hizlarien hitzaldiak, eta bestetik,tailer sorpresak, denok hain gustuko genuen Albarracíneko eredua bezalakoak berreskuratuz.

Horrez gain, topagune bat izango da, non elkarrekin batuko diren edizio, ilustrazio, komiki eta animazio munduko hizlari ospetsuak, eztabaidaz, gogoetaz eta erakusketaz betetako bi egunetan. Erakusleiho horretan parte hartuko dute euskal ilustrazio sarea osatzen duten kolektibo independenteek. Lehiaketak antolatuko ditugu, eta irabazleek saritzat eramango dituzte bi egoitza artistiko Gasteiz, Bilbaoarte eta Angoulême-ko La Maison des Auteurs-en. Halaber, negozio eta networking espazio bat sortuko dugu, non profesionalek hitzorduak
finkatuko dituzten, aholkularitza jaso ahal izateko jardunaldiko bigarren egunean.

EUSKAL IRUDIGILEAK erakundeak urte asko daramatza horrelako espazio bat sortu nahian, ilustrazioaren inguruan urtean behin egiten ditugun topaketak handitu nahian eta zuek denok gonbidatu nahian horrelako festa batez gozatzera. Eta, azkenean, lortu dugu.

10

Ostirala

9:00     Akreditazioak eta ongi-etorriko gosaria

10:00     Ilustratzaile eta tailerren aurkezpena

11:00 – 13:00    Tailerrak

13:00 – 15:00     Bazkaria

15:00 – 17:00     Tailerrak

17:00 – 18:00     Kaferako pausaldia

18:00 – 20:00    1 Hitzaldia

Pablo Amargo / Jot Down Magazine / Mikel Valverde / Penguin Random House

20:15 – 22:00    Editoreentzako ongi-etorriko koktela

Animazioen proiekzioa eta musika

11

Larunbata

9:00 – 11:00    Tailerrak // Hitzordu profesionalak

11:00 – 11:30     kaferako pausaldia

11:30 – 13:30    2 Hitzaldia

Barbara Fiore Editora / Elena Odriozola / NørdicaLibros

13:30 – 16:00     Bazkaria

16:00 – 18:00     Tailerrak // Hitzordu profesionalak

18:00 – 18:30     kaferako pausaldia

18:30 – 19:00    Tailerren amaiera ekitaldia

Emaitzen erakusketa tailerraren gunean

19:30 – 21:30     3 Hitzaldia eta mahai-ingurua

Isidro Ferrer / Media vaca / Mikel Casal

21:30     Despedidako koktela gonbidatu guztiekin eta animazioen proiekzioa

22:00     Lehiaketen aurkezpena

Carlos Grassa Toro eta Ivan Miñanbresen eskutik.

Egoitzak ondoko hauetan

BILBAOARTE / ANGOULÊME / Gazteizko EASDen

24:00     Amaiera ekitaldia

ISIDRO

FERRER

Ilustratzailea

Info

Madrilen jaioa 1963an, arte dramatiko eta eszenografia gaietan jantzitako ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa, sektoreko izen handia eta sari andana baten irabazlea, hala nola Diseinuko Sari Nazionala (2002), Ilustrazioko Sari Nazionala (2006) “una casa para el abuelo” liburuarekin, beste askoren artean. Bere azken lana “Un jardín” 2017an Boloniako Ilustrazio Azokan aipamen berezia jaso zuen. AGIko kidea 2000az geroztik, mundu guztian erakutsi du bere lana eta baditu argitaratuta 40etik gora liburu. Horien artean sarituenetako bi dira: “El libro de las preguntas”, azken hau Media Vaca argitaletxeak aterea.

WEB

MIKEL

CASAL

Ilustratzailea

Info

Donostian jaioa, 1965ean. Produkzio-etxe bateko arte zuzendaria lanbidez, modu autodidaktan murgildu zen ilustrazioaren munduan. Kolaborazioak egiten ditu El Correo eta Mongolia agerkariekin, eta baita ere Argentina, Peru, Erresuma Batua, Hong Kong eta Estatu Batuetako zenbait hedabiderekin. Hamar bat argitaletxetan aritu da lanean, eta azpimarratzekoa da Media Vaca argitaletxearekin atera duen “Así es la dictadura” liburua, zeinarekin jaso zuen 2016an Ilustrazioko Euskadi Saria.

WEB

MEDIA

VACA

Begoña Lobo y Vicente Ferrer

Info

Vicente Ferrer Azcoitik (Valentzia, 1963) eta Begoña Lobo Abascalek (Bilbo, 1963) 1998an Valentzian elkarrekin sortutako argitaletxea. Ilustrazioz jositako liburuak argitaratzen dituzte adin guztietako irakurleentzat. Herri kulturaren legamia diren umore, poesia eta misteriozko liburuak argitaratzen dituzte. Zordun sentitzen dira publiko zabal eta ezezagunarekin komunikatzen saiatu diren aldi guztietako artista grafikoekin. Hainbeste lan eta arreta isurtzen dute argitaratzen duten liburu bakoitzean, non ezin dituzten atera hiru liburu baino gehiago urtean. Dagoeneko badituzte argitaratuak 64 liburu, sei bildumatan banatuak.

WEB

BARBARA FIORE

EDITORA

Francisco delgado y Barbara fiore

Info

Francisco Delgadok eta Barbara Fiorek 2004an sortutako argitaletxe honen ezaugarria da esklusibitatean, kasik galerista espiritu batekin, argitaratzea nazioartean ospetsuak diren egileak, esaterako Shaun Tan, Wolf Elbruch, Carll Cneut, Jimmy Liao, Suzy Lee, eta beste asko, eta lanaren kalitatea errotik zaintzea bere argitalpen guztietan. Aipamen zenbait jaso dituzte Jorge Gonzalvoren testuetan oinarritutako Tropecista liburuan Elena Odriozolak egindako lanagatik.

WEB

ELENA

ODRIOZOLA

Ilustratzailea

Info

Donostian jaioa 1967an eta Euskadiko ilustratzaile gailenetako bat.
Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2009 eta 2013ko Euskadiko Ilustrazio Saria, 2015eko Ilustrazioko Sari Nazionala, eta Bratislavako Ilustrazioaren Biurtekoko Urrezko Sagarra 2015ean. Bere lan aipatuenak dira: Nordicalibros argitaletxearekin, “Eguberria”, “Aplastamiento de las gotas” eta “Frankenstein”, eta Barbara Fiore Editora argitaletxearekin, “Tropecista”, Euskadi Sari bat irabazarazi ziona.

WEB

NØRDICALIBROS

Susana Sanchez

Info

2006an sortutako argitaletxe honen asmoa izan zen Eskandinaviako herrialdeetako literaturen erreferente bihurtzea Espainian. Herrialde horietako literaturan daukaten interesaren isla, badute colecciónletrasnördicas izeneko bilduma bat. Beste bilduma batean –colecciónilustrados— helduentzako ilustrazio liburuak argitaratzen dituzte, eta colecciónotraslatitudes bildumarekin, berriz, literatura unibertsaleko funtsezko lanak berreskuratu nahi dituzte. Berrikitan beste bilduma bi sortu dituzte: colecciónsoñandociudades eta colecciónminilecturas. 2014an jarri zuten martxan nørdicacómic, eta 2015ean haurrentzako nørdicainfantil saila. Helduentzako ilustrazio liburuen artean daude Elena Odriozolaren irudiekin argitaratutako lan klasikoak.

WEB

PABLO

AMARGO

Ilustratzailea

Info

Oviedon jaioa 1971an, kolaborazioak egin ditu egunkari eta aldizkarietarako (The New York Times, Jot Down, The New Yorker), eta orobat egin ditu azalak, kartelak eta komunikazio lanak, bereziki liburu-ilustrazioak, eta Estatuko nola nazioarteko zenbait argitaletxerekin argitaratu du. Ilustrazio arloko sari garrantzitsuak irabazi ditu, hala nola 2004ko Ilustrazio Sari Nazionala, 1999ko Lazarillo Ilustrazio Saria, Venezuelako Liburu Bankuaren Saria, New York Society of Illustrations-en 2006ko Silver Medal saria (EEBBetako sari ospetsuenetako bat), eta duela gutxi jaso du 2016ko Gráffica Saria, Espainiako kultura bisualaren aldeko lanaren aitorpen gisa. “Casualidad” liburuarekin, besteak beste, 2011ko CJ Picture Book Awardssaria eta 2012ko Gold European Design Awards saria jaso zituen.

WEB

PENGUIN

RANDOM HOUSE

Marta Borrell

Info

Penguin Random House Grupo Editorial da Penguin Random House nazioarteko argitaldariaren gaztelerazko dibisioa, 2013ko uztailaren 1ean sortu zena elkarrekin batu zirenean Random House, Bertelsmann-en argitalpen dibisioa eta Penguin, Pearson taldearen argitalpen dibisioa.
Argitalpen talde hau espezializatuta dago liburuak argitaratu eta banatzen ahalik eta literatur esperientzia onena eskaintzeko irakurle eta idazleei, bi helbururekin: literatur sormena sustatzea eta irakurketak gizartean daukan estimazioa handitzea.

WEB

MIKEL

VALVERDE

Ilustratzailea

Info

Gasteizen jaioa, 1966ko irailaren 6an. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Teknika Grafikoen espezialitatean. Octopus eta La Luna de Madrid agerkarietan lan egin zuen, eta Tebeos Kopón taldea sortu zuen 1985ean. 1995ean hasi zen Haur eta gazte Literaturako ilustratzaile lanetan. Horrez gain, komikilaria da eta testuak idazten ditu. Kolaborazioak egiten ditu hainbat egunkari eta aldizkaritan, hala nola El País, El Diario Vasco, Gara edo La Luna de Madrid, beste batzuen artean.  Ardutzan bizi da, Gasteizko auzo batean, baina Bilbon eta Bartzelonan ere egin ditu egonaldiak. 2005ean Fundación SM Nazioarteko Ilustrazio Saria jaso zuen Paula en Nueva York lanarengatik. Mikel Valverdek Versos de deportes lanagatik 2017 ilustrazio Euskadi Saria irabazi du.

WEB

JOT DOWN

MAGAZINE

Pablo Amargo

Info

Jot Down Cultural Magazine edo, laburtuta, Jot Down, Ángel Fernándezek eta Ricardo J. Gonzálezek 2011ko maiatzean sortutako Espainiako kultur aldizkari bat da. Bi bertsiotan argitaratzen da, paperean eta on-line, eta 2013an paperezkoa hiruhileko bihurtu zen.
2015eko urrian Jot Down aldizkariak hitzarmen bat egin zuen El País egunkariarekin aldizkariaren hileroko bertsio bat egiteko eduki murriztu batekin: Jot Down Smart. Aldizkaria goraipatua da bere diseinu finagatik, aukeratzen dituen egileengatik, eta testuen lagungarri darabiltzan zuri-beltzeko argazkiengatik. Ilustratzaile ospetsuak ditu plantillan, denak ere Pablo Amargok aukeratuak eta gainbegiratuak.

WEB

Albarracinekoa bezalako hainbeste maite diren ereduak berreskuratuz, Irudikak isilpeko 5 tailer eskaintzen ditu. Nazioarteko zein nazio mailako hizlari ospetsuak gure artean izanik eta eskaintzen diguten euren denbora ere aprobetxatuz, ikasketa teorikoez, hitzaldiez, eztabaidez eta solasaldiez gain, bizipenen benetako elkartrukea, zuzenketak eta ikasketa pertsonala, ikasketa orokor eta kolektiboaz haratago, praktikan besterik ez baita ematen.

Tailerretarako sarbidea zure Illustrator Pass-en erostean, barne duzu.

Elkarrekin lanean jardun izangatik edo baterako ikuspegi edo egitasmo bidez elkarren artean harremana duten argitaratzailez, arte zuzendariz eta irudigilez osatutako hiru hitzaldi txanda desberdin.

Txanda bakoitzean beti dago euskal profesional bat, argitaratzaile bat edo arte zuzendari bat eta irudigile bat gutxienez. Hirurak mintzo dira elkar bat egiten dituen egitasmo edo kontzeptu bati buruz eta bakoitzak bere jarduera profesionalaren ikuspegitik, argitalpen lanaren esperientzia 360ºtan ezagutzen dute.

Zabalik jarleku guztiak bete arte.

Elkargunerik hoberenak ezustekoak izaten direna dakigunez, musikaz girotutako kafe, break, armosu eta koktel bitartez bertaratutakoen arteko elkarrizketak sustatuko ditugu. Koktelak gainera irudigintzarekin zerikusia duten ekitaldiz eta Euskadiko gizataldeen erakusketa-gunean ospatuko dira. Bertaratutakoak elkar ezagutzen diren bitartean animazio eta zertamen-iragarkiei buruzko emanaldiak izango ditugu.

Irudigileek euren portfolioa hobetu ahal izateko edo lan-hitzarmenak burutzeko, argitaratzaileekin eta profesionalekin hitzordurako aukera izango dute.

Irudigintzatik elikatzen diren eremuetako publizitate eta agentziak, animazio produktorak, aldizkari eta prentsa, argitaletxeak eta diseinu grafikorako estudio edo arte grafikoekin zerikusirik duten enpresetako profesionalen arteko Networking-eremua egokituko da.

Izen-ematerako oinarri eta azalpenak.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 6an bukatzen da. Dokumentazio guztia emailez bideratuko da helbide honetan: info@irudika.eus

Egileek euren egitasmo pertsonalak ahalik eta modurik hoberenean sor ditzaten helburuz, bi lehiaketa sortu ditugu, bat irudigintza eremukoa eta bestea animaziokoa.

Biak sarituko dira Euskadi eta Angouleme arteko egoitza artistikoz. Gasteizko eta aipatu frantziar hiriaren arteko anaitasunari eta Euskal Irudigileak Bilbao arterekin duen harreman estuari esker, IRUDIKA 2018ren irudikapen eta saritutako artistaren egitasmo pertsonala sortzeko ere, 2 hilabetetik 3 hilabetera bitarteko egoitza artistikoak egitea begitandu zitzaigun.

Gainera, material gastuak gure lepo izango dira, eta irabazlea 1000 €-z saritua izango da.

CERTAMEN ILUSTRACIÓN:

Dotación económica: 1000€ + Subscripción a Creative Cloud de Adobe durante 3 meses.
Además, 1000€ para dietas, material y transporte. gracias a la colaboración de Vital Kutxa.

Plazos: Recepción de solicitudes desde el 20 de Noviembre de 2017 al 30 de Diciembre de 2017.

Enviar dossier (Entre 2 y 5 páginas explicando proyecto) y ficha de inscripción a: info@irudika.eus

La resolución del ganador/a se hará pública el día 10 de Enero de 2018.

Objeto de la residencia: El autor/a premiado/a desarrollará un proyecto personal y el cartel del próximo IRUDIKA 2018.

Te interesa? BASES Certamen Residencias Artísticas.

CERTAMEN ANIMACIÓN:

Dotación económica: 1000€ + Subscripción a Creative Cloud de Adobe durante 3 meses.

Además, 1000€ para dietas, material y transporte. gracias a la colaboración de Vital Kutxa.

Plazos: La recepción de piezas audiovisuales de animación comenzó el día 16 de octubre y finalizó el 10 de Noviembre de 2018.

Los requisitos: piezas creadas entre 2015 y 2017, de una duración mínima de 30 segundos y máxima de 10 minutos. Formato mp4 peso máximo 100 Mb.

Durante los cócteles se proyectaron las piezas seleccionadas. El sábado 11 de Noviembre se hizo público el fallo del jurado compuesto por IVAN MIÑAMBRES y CARLOS GRASSA TORO.

El vencedor es: Fernando Vázquez (Buenos Aires).

Objeto de la residencia: El autor premiado desarrollará un proyecto personal y la animación a modo de cortinilla del próximo IRUDIKA 2018 de entre 20 y 60 segundos de duración.

 

IZEN-EMATE

ORRIA


Antolatzailea

Laguntzaileak

Babesleak

Hedabide ongileak