Argitaletxe Mundua
Ekaré Sur
Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

Hizlariak

Ekaré Sur
Claudia Larraguibel Txileko Santiagon jaio zen 1968an. Kolpe militarraren ostean bere familia Caracasera (Venezuela) erbesteratu zen. Literatura ikasi zuen han, eta irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu zen. 1995ean Madrilera aldatu zen, kazetaritza ikasi zuen eta orain aldizkari eta liburuetarako testuak idazten ditu. Horrez gain, editore da haur eta gazteentzako liburu ilustratuetan espezializatutako Txileko “Ekaré Sur” argitaletxean. Claudiak berak sortu zuen argitaletxea 2008an, Veronica Uribe eta Ivan Larraguibelekin batera, eta bere katalogoan hainbat lan saritu dituzte, gehienak Estatuko egile eta ilustratzaile gazteenak. Beren edizio txukunetan istorio hunkigarriak eskaintzen dituzte, iltzatuta geratzen direnak irakurleen oroimen eta bihotzean.