Skip to main content

Argitaletxe Mundua

Jungle Festival

Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

Vicent Mathy - Jungle Festival

Hizlariak

Vincent Mathy - Irudika

Vincent Mathy

Komikigintza ikasi ondoren, ikusizko komunikazioarekiko interesa piztu zitzaion oro har, eta haurrentzako ilustrazioarena bereziki.

Frantzia, Amerika eta Koreako editorialekin berrogeita hamar bat liburu argitaratu ditu haurrentzat, eta horietako batzuk hamar hizkuntzatara itzuli dira. Belgikan “haurrentzako produktuak” egin zituen Atomium-erako.

2016an JUNGLE jaialdia antolatzen hasi zen bere hirian, bere ardurapean hartu zuelarik ekitaldiaren zuzendaritza artistikoa.

Duela gutxi haur txikientzako ANIMORAMA instalazio ludikoa sortu du Dijoneko En Attendant enpresarekin, eta umeekin erlazionatutako ikuskizun bat: “Dena dago hankaz gora/Todo está patas arriba”.

Berrikitan “Couché” liburua kaleratu du Editions de Articho etxearekin.Tailerrean dituen inprimaketa makinei esker (Riso MZ970 bat barne), gauza da bere irudi eta fanzineak inprimatzeko. Vincent Liejan bizi da, eta komikigintzako eta ilustrazioko irakasle da bertako ESA Saint Luc zentroan.