Skip to main content

Argitaletxe Mundua

Galerías y espacios (o galería, Senhora presidenta)…

Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

Galerías y espacios (o galería, Senhora presidenta)…

Hizlariak

Jose Pinho - Irudika

Ler Devagar

Jose Pinho-k Pariseko Shakespeare&Co liburu-dendaren antzeko zerbait egin nahi zuen, aukera emateko bezeroei gaua bertan igarotzeko. Baina pozik dago Lisboan badaukalako liburu-denda bat egongela bat bezalakoa, hainbat txoko dituena irakurtzeko, jateko, erakusketak ikusteko edo berriketan aritzeko goiko artistarekin, Pietro Proserpiorekin: berak egina da biltegiaren erdian zintzilik dagoen bizikleta, dagoeneko espazioaren bereizgarri bat bihurtu dena. Liburu-saltzailea ez eze, Jose orobat da kultur kudeatzailea eta "Folio – Óbidos-ko Nazioarteko Literatur Jaialdia"ren zuzendaria, non elkarrekin biltzen dituen idazleak, ilustratzaileak, irakurleak, artistak, musikariak, liburuak, gutunak eta tokiko eta nazioarteko makina bat ikuspuntu, bere programazioa bost arlotan banatuz: Autores, Folia, Educa, Ilustra eta Bohemia.

Joana Silva - Irudika

It´s a book

“Es un libro” izeneko liburu-denda eta tailerra haurrentzako liburuetan espezializatuta dago eta eskaintza bikain bat dauka, nazioarteko argitaletxe, argitaletxe independente eta artista-argitalpenen artean hautaketa zaindu bat egin ondoren prestatua. Joana Silvak eta António Alvesek sortua, biek dute prestakuntza artistikoa eta aspalditik dira haur-liburuen bildumagileak. Haur-liburuen inguruko sormen kontzeptuak eta prozesuak aztertzen dituzten tailerrak antolatzen dituzte, industriako profesional ezagunek diseinatu eta gidatuta. Euren liburu-dendarako titulu bakoitza kontu handirekin aukeratzen dute kontuan harturik liburuaren dimentsio guztiak: kontzeptua, ilustrazioa, idazketa, diseinua eta erabilitako materialak.

Ema Ribeiro

O! Galería / Ema Ribeiro

Ó! Galeria, Porto hiriko Miguel Bombarda kalean kokatua, ilustrazioa, marrazketa, liburuak, aldizkariak eta egile-lana ardatz dituen proiektu bat da. 2009az geroztik mundu osoko ilustrazio-lan onenak erakusten ditu. Ema Ribeiro da espazio honen sortzailea da eta galerista, eta kolaboratzaile batzuekin lan egiten du, gehienak ilustratzaile gazteak eta etorkizun handikoak. 2020ko ekainean sortu zuen  Ó! Cerâmica. Zeramikari eskainitako galeria berri bat da, tailerrak eta ikasketa esperimentalerako espazioa dituena.

Tina Siuda

Not so far press

Risografiako estudio txiki bat da, Porto xarmagarrian kokatua, Ana Seixas ilustratzaile eta zeramikariarekin partekatutako gune batean. GR3770 makina bat dauka eta Portugalgo zein atzerriko ilustratzaileentzako print-ak inprimatzen ditu enkarguz. Izenak dioen bezala, ez da oso azkarra, baina "ahal duena egiten du" eta bere lanak bizitza erraztu die hainbat artista eta lankideri. Horrez gain, Tina ilustratzailea da eta Ó! galerian lan egiten du. Polonian jaioa, Porton bizi da aspaldiko urteetan eta han ari da marrazten mendi zaldidunak, buruan hodeiak dituzten pertsonaiak eta izaki iletsuak, inozoki zoriontsu izateko ahaleginetan.

Mariana Malhão

Senhora Presidenta Galeria / Mariana Malhao

Senhora Presidenta galeria Dylan Silva (artista), Mariana Malhão (ilustratzailea) eta Luís Cepa (diseinatzaile grafikoa) hirukotearen proiektua da. Espazio polibalente bat da, sortzaile berriak aurkitzeko aukera ematen duena eta era askotako lanak ostatatzen dituena, bai zeramika, ilustrazioa, pintura, argazkiak, marrazkiak, bideoak eta baita ere argitalpen independenteak. Portugalgo eta nazioarteko artistekin lan egiten dute. Senhora Presidentak hainbat jarduera koordinatzen ditu, hala nola tailerrak, eztabaidak eta aurkezpenak, euren bidez harremanak eta elkarrizketa sustatzeko espazioaren, praktika artistikoen eta hauen testuinguru sozialen artean.