Skip to main content

 

IRUDIKAREN 2022KO EGONALDIETARAKO DEIALDIA

Covid 19-ak eragindako iazko ezohiko egoeraren ondoren, aurten Irudika egonaldiak ohiko formatura itzuli dira.

Irudika egonaldiek nazioarteko ilustratzaile bat eta animatzaile nazional bat ostatatzen dituzte Bilbaoarte Fundazioaren eta Cité de la Bande Dessinée et de L’image d’Angoulême-ko Maison des Auteurs-en sorkuntza espazioetan, proiektu artistiko propioa garatzeko eta Irudika Nazioarteko Jaialdiaren 2022ko edizioko irudia sortzeko. Egonaldi artistikoari buru emateko, emaitza horiek Vital Fundazioak Gasteizen duen Erakusketa Aretoan erakutsiko dira.

 

ANIMAZIO KATEGORIA 2022

IRUDIKAk animazioko profesionalentzako deialdi hau plazaratu du Acción Cultural Española (AC/E) eta Vital Fundazioaren babesarekin eta lankidetzan arituz BilbaoArte Fundazioarekin eta Angoulême-ko Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image-rekin.

Egonaldiak helburutzat du animazio grafikoaren arloko sorkuntza sustatzea. Horretarako, hautatutako egoiliarrak animaziozko proiektu pertsonal bat garatu beharko du, 20-60 segundo arteko gortina bat, hurrengo Irudika 2022 Jaialdian erabiltzeko.

Deialdia zabalik azaroaren 15etik (astelehena) abenduaren 10eko (ostirala) gaueko 23:59ak arte.

Oinarriak ikusi


resi-animacion-2022

 

ILUSTRAZIO KATEGORIA 2022

Deialdia itxita. Egonaldia Bea Lozano ilustratzailearentzat izango da, Aleluyas proiektuagatik.

 

Ikusi elkarrizketa Bea Lozanorekin

 

Anuncio Residencias Ilustración 2022