Skip to main content

Kodizioak eta baldintzak

Webgunearen sarrera eta erabilera baldintzak

Ondoren adierazten diren terminoek eta baldintzek arautzen dituzte IRUDIKA Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionalerako sarrerak saltzeko baldintzak. Topaketa hori Euskal Herriko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak sustatu eta antolatu du, eta helbide soziala Atxuri kalea 16, behea 49006 Bilbao eta posta elektronikoa info@irudika.eus du. IFZ G95286597, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean ASOCIACIÓN PROFESIONAL DE ILUSTRADORES DE EUSKADI – EUSKAL IRUDIGILEAK (APIE-EIEP) gisa izena emanda, AS/B/20813/2017 zenbakiarekin. Sarrera eskuratzeak baldintza hauek onartzea dakar:

1. Baldintza orokorren onarpena 

Sarrera erosi eta/edo edukiz gero, erabiltzaileak baldintza orokor hauek guztiak onartuko ditu. www.irudika.eus webgunean nabigatzeak berekin dakar hura arautzen duten eta haren orriei eta edukiei aplikatzen zaizkien kondizioak eta baldintzak onartzea.

2. Sarrera-motak

2.1 – SARRERA OROKORRA (60 €) Topaketako jarduera guztiak ikusteko eskubidea ematen du.

2.2 – SARRERA DESKONTUA (50 €); sarrera murriztua lehenengo 100 sarrerak irailaren 15a baino lehen eskuratuak. Topaketako jarduera guztiak ikusteko eskubidea ematen du.
Izena emateko eta sarrerak eskuratzeko prozesua:

  • Hautatu sarrerak eta sakatu "erosi".
  • Eskatzen diren datu pertsonalak sartu behar dira..
  • Onartu erosketa-baldintzak eta sakatu "erresgistroa amaitu"; ondoren, ordainketa-pasabidera eramango zaitu.
  • Osatu ordainketa-datuak.
  • Emandako helbide elektronikoan jasoko duzu zure kontua aktibatu dela jakinarzateko, honekin batera zure irabiltzaile izena eta pasahitza. Esteka sakatzean, ikusiko duzu IRUDIKAren webgunera saioa hasteko.

Erosketa-prozesuan arazoren bat izaten baduzu, jarri harremanetan IRUDIKArekin info@irudika.eus helbidearen bidez. Bermatzen dizugu ematen dizkiguzun datuak egiazkoak direla eta datu horien edozein aldaketa edo eguneratze jakinarazteko ardura duzula. Beraz, zure eta beste erabiltzaileekin harremanetarako ematen dituzun datuak eta informazioa faltsua edo zehaztugabeari bada, arduradun bakarra zu izango zara.

3. Sarreren eskuratzea

3.1.- IRUDIKA bertan behera uzten bada (ezinbesteko kasuetan izan ezik), sarreren prezioa itzuli egingo da. Erositako sarreraren dirua txartelari lotutako kontu korrontera itzuliko da, gehienez ere 15 egun naturaleko epean, horren berri ematen denetik.

3.2.- Tiketa erosi ondoren, dirua ezin izango da berrezkuratu eta ez da inola ere itzuliko zenbatekoa, 2.1 puntuan aipatutakoa izan ezik

4. Topaketako sarbideak eta jarduerak

4.1.- Baldintza teknikoak

  • Interneteko konexio egonkorra. Gogoratu audioaren eta bideoaren kalitatea asko aldatzen dela konexioaren arabera.
  • iPad, iPhone, tablet, smartphone eta ordenagailu pertsonalekin funtzionatu beharko luke.
  • Zuzeneko bideokonferentzietarako: Mac OS x 10.11 edo berriagoa; Windows 7 edo berriagoa.
  • Edozein ekipo edo gailu mugikorretatik kontsultatu daitezke grabazioak.
  • Beste sistema eragilerik badaukazu, jarri gurekin harremanetan info@irudika.eus-en, zuri laguntzeko.

4.2.- Hitzorduak baieztuta badituzuz: oso garrantzitsua da hitzorduetarako ezarritako ordutegia errespetatzea.

5. Jaialdiaren aldaketa edo etenaldia

5.1.- Erakundeak edozein momentuan IRUDIKAren programa aldatzeko, eraldatu edo bertan behera uzteko eskubidea.

5.2.- Erakundeak ahalegin berezia egingo du IRUDIKA programa aldatzeak edo bertan behera uzteak sor ditzakeen eragozpenak saihesteko.

5.3.- Ezusteko edo ezinbesteko arrazoiengatik IRUDIKA erabat edo hein batean bertan behera uzten bada, sarrera ez da itzuliko, eta erakundeak eskubidea izango du programa aldatu edo eraldatzeko, gonbidaturen batek bere aldetik bertan behera uzten badu.

6. Jabetza intelektuala eta industriala 

Sarreraren eta sartzeko sistemaren eduki osoa, eta horiek eman aurretiko beste edozein dokumentu eta/edo elementu, sarrera edo sartzeko sistema eskuratzeko beharrezkoak direnak eta haiei lotuta daudenak (hau da, haiei lotutako testuak eta elementu grafikoak -diseinua, iturri kodea, markak, logotipoak, argazkiak, botoiak, kolore konbinazioak eta, oro har, sorkuntza intelektual berritzaile oro-, eta baita haien aurkezpena, egitura, antolaketa, konfigurazioa eta muntaia ere), titularrarenak dira esklusiban edo haren lizentzia dute, eta 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak, apirilaren 12koak, jabetza intelektualari buruzkoak babesten ditu. Hortaz, ezin dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, ezagutzea eman, utzi edo aldatu, non eta ez den eskubideen titularraren edo titularren berariazko baimenarekin. Sarrera eta/edo sartzeko sistema eskuratzeak eta/edo edukitzeak ez die erabiltzaileei inolako pribilegiorik edo titulartasunik ematen horiekin erlazionatutako jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen gainean.

7. Pribatutasuna eta datuen babesa

Web orri honetako erabiltzaileen datu pertsonalak Pribatutasun Politikaren eta datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera tratatuko dira.

8. Legezko erreserba

Erakundeak legezko neurriak hartzeko zilegitasuna izango du, bai zibilak bai penalak, baldin eta bidezko baderitzo iruzur-, amore emate- eta/edo erakundeari zuzenean edo zeharka eragindako kalteak eragin dituztenen aurka.

9. Aplikatu beharreko legeria eta auzitegi eskudunak

Baldintza horiek Espainiako legeria aplikagarriak arautuko ditu. Legeria aplikagarriak alderdiei forua aukeratzeko aukera ematen dienean, aldeek, legokiekeen beste edozein eskumeni uko eginez, erabaki dute baldintza horiek interpretatu edo aplikatzearen ondorioz sor daitezkeen desadostasunen berri Bilboko epaitegi eta auzitegiei ematea.