
Jenni Erkintalo Finlandiako idazle, ilustratzaile eta editorea da, liburu ilustratuetan espezializatua. «Diseinu grafikoa eta ilustrazioa ikasi nituen Helsinkiko Arte eta Diseinu Unibertsitatean (orain Aalto Unibertsitatea), eta narrazio bisuala Stockholmeko Konstfack Unibertsitatean». Haurrak dira bere lan artistikoaren ardatza, 2014tik haurren kulturan dihardu. . Hamar bat liburu idatzi eta ilustratu ditu, eta umeentzako bi ez-fikziozko liburu argitaratu ditu Bere liburuez gain, Etana Editions haurrentzako argitaletxea sortu zuen Réka Kiralyrekin batera. «2014tik, haurrentzako 90 liburu ilustratu inguru argitaratu ditugu». Etana Editionsek Haurren Kulturako Estatuko Saria jaso zuen 2020an, eta Europako Editore Onenaren Bolonia Sarirako eta Astrid Lindgren Memorial Sarirako izendatu zuten.