2024 eta 2025 urteetan Irudikak Mexikon, programazio propioa diseinatu du Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokarekin lankidetzan. Lehen edizioan, 2024an, Ohorezko Herrialde Gonbidatuaren jardueren edukia sortu genuen, FILustra esparruaren barruan. Lehen urte honen arrakastaren ondoren, 2025ean lau mahai-inguru koordinatu genituen FILren nazioarteko eremuko Ilustratzaileen Aretoan, ekitaldi paraleloekin batera Hari Kulturan, Zapopaneko Arte Museoan hitzaldia eta Filustra eta FIDEren (Diseinu Editorialeko Nazioarteko Foroa) barruan tailerrak beti azokaren barruan.
Datorren 2026an Irudika Topaketekinekingo diogu berriro, euskal ilustrazioaren nazioartekotzea babestuz. Gonbidatuak hauek dira: Bea Aparicio, Ana G. Lartitegui, Asier Iturralde eta Amaia Moran.
Irudikak, Filustrarekin batera, Espainiako Kultura Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren, Etxepare Institutuaren, Espainiako Kultur Ekintzaren, CzechLiten, Portugalgo DGLABen, Galiziako Xuntaren, Txileko Kultura Ministerioaren, Guadalajarako Unibertsitatearen, FADIPen eta Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkartearen laguntzari esker osatu ditu eduki horiek.