Skip to main content

DRAWING FOR PALESTINE: Erakusketa solidarioa

Drawing for Palestine Sarah Mazetti eta Andrea Antinori ilustratzaileek sortutako ekimena da, Gazan laguntza humanitariorako dirua biltzeko helburuarekin, beste ilustratzaile batzuek dohaintzan emandako lanen salmentaren bidez. Lehen edizioa Boloniako 2024ko Nazioarteko Liburu Azokan izan zen, non BCBFk stand bat utzi zien. Orain, Irudikak ekimen hau Gasteizko Vital Fundazioaren Kordoi Etxera ekarriko du.

FILustra eta Irudika Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan ilustrazioa ospatuko dute azaroaren 30etik abenduaren 2ra

Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokak (FIL), Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalarekin eta Irudika, Nazioarteko IlustrazioTopaketarekin batera, FILustraren hamargarren edizioa ospatuko du. 

DRAWING FOR PALESTINE: parte hartu zure ilustraziorekin

Drawing for Palestine Sarah Mazetti eta Andrea Antinori ilustratzaileek sortutako ekimena da, Gazan laguntza humanitariorako dirua biltzeko helburuarekin, beste ilustratzaile batzuek dohaintzan emandako lanen salmentaren bidez.

Irudika 2024k zortzigarren edizioko kartela osatzen duten lehen izenak iragarri ditu

Irudika 2024ko lehen izenak aurkezten ditugu. Iragarritako artistek, ohikoa denez, Ilustrazioaren, Argitaletxeen eta Sektore Paraleloen inguruan antolatzen diren mahai-inguru, tailer, topaketa eta hitzordu profesionaletan parte hartuko dute.

Irudikak Egonaldiak 2024 programaren baitako Ca_teter eta María Barrigaren erakusketak inauguratuko ditu Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioan

Irudika-Ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalak maiatzaren 24an (ostirala) aurkeztu du Ca_teter, Jorge Mato ilustratzaile uruguaitarraren ezizena eta María Barriga

EGONALDIAK IRUDIKA 2024 | 08 kapituloa.

Aste honetan oso bizia izan da. Gure proiektuekin aurrera egiteaz gain, risografien mundu adiktiboan esperimentatu genuen, mariatxien erritmoan aberats jan genuen, boloetan txuzaren bat egin genuen, diskotekan pauso batzuk eman genituen eta borroka librearen hondarrean maia gerlariaren zale egin ginen. Ez dago gaizki!

EGONALDIAK IRUDIKA 2024 | 07 Kapituloa.

Res etxea da, caz estudioa da, gorditas arepa bezalakoak dira andere batek esan zidan katedral ondoan, plaza zentraletik ikus ditzakegu su artifizialak eta lasai ez du pikatzen. Resaren zabaltzatik eguzkia ere urrunean galtzen ikus dezakegu bihar itzuliko den promesarekin eta ilargi erraldoia su gorrian norbaiten atzetik bezala irten.