Lau aste harrigarrien ondoren, Angulema utzi eta atzean geratu ziren lagun berriak, XIII. mendeko elizak, ibaia harresitik eta zuhaitzen hostoak ernetzen. Gure bideak lau egunez eraman gintuen Bolognara eta bere liburu azoka erraldoira, non pasilloetan, argitaletxeetan eta liburuetan galdu ginen, ideiaz eta inspirazioz bete gintuztelarik.
Zapopan, ozeanoaren beste aldean, gu itxaroten zegoen bere zapore, usain eta koloreetan galtzeko, gure proiektuak pizten hasia direnak hain zuzen.