Skip to main content

EGONALDIAK IRUDIKA 2026 | 06. KAPITULOA

tequila

Astea ondo joan da, hemen marraztuz eta proiektuan pixka bat aurrera eginez, nik maché paperezko maskarak eta erreel analogiko bizidun apur bat esperimentala egiten probatzeari ekin diot, igerilari batena, dumscrolling moduan, ea nola ateratzen den. Maskarak oraindik oso fase enbrionarioan daude, oraindik proba asko egin behar dira, baina hor goaz.

Rocio

Varya

RocioLarunbatean Guille-ren despedida izan zen, egoitza amaitu zen, horrek du hau, jendea badoala, eta CAZ-etik gertu dagoen kantina tipiko batera joan ginen, hor probatu genituen kantaritxoak, soda, lima eta tekila nahasketa bat, cockmargarita-ren antzekoa, herrikoiagoa, izugarri gustatu zitzaigun, ez dakit nola bi aste behar izan ditugun ezagutzeko.ez dakit nola behar izan ditugun bi aste ezagutzeko.

Rocio

VaryaHorren biharamunean, Tequilara, Tequila eskualdeko Tequila herrira, tour txiki bat antolatu genuen. Orain arte egin dugun gauzarik turistikoena izan da. Benidorm txiki bat bezalakoa da neskak bakeroz jantzita daude, udan, kapeluak jantzita, hegal zabaleko kapelak eta cowboy bota altuak, oso ederrrak, baina a ze beroa oinetan! beti irtetzen zait nire izpiritu praktikoa. Antza denez, Charreria estiloa du izena, oso charro. Tourrean agavesen zelaiak eta tekilaren prozesutik pixka bat ezagutzera eramaten gintuzten, oso gustora egon ginen, hori bai, segadara erori ginen, litro bateko kantaritxoak hartzeko itxialdia egiten dizute bazkaldu gabe...

RocioTequila herrian, Papantlako hegalariak ikusi genituen, makila altu batetik behera soka batetik airean zintzilik biraka, oso ikuskizun laburra da, sinestezina, soinean daramatzaten oihalak aipatu gabe, beraiek  brodatu egiten baitituzte.

Varya

Aste honetan ere Guadalajarako Zinemaldia da, unibertsitatean dagoen filmotekan egiten dutena eta CAZeko egoiliarrok han dagoen egilearen etxeko standean tabletarekin bizian pixka bat marraztera goaz, random jendea marraztu nuen eta posatu ninduten batzuk ere bai.

RocioKuriosoa zen, nik marrazten nituelako eta haiek trazuz trazu deskubritzen zutelako pantailan, normalean ez dute ikusten bukatu arte, analogikoan noski.

Varya

VaryaRocio