Skip to main content

Irudikak bederatzigarren edizioa antolatuko du urriaren 23tik 25era Gasteizko Artium Museoan, eta herrialde gonbidatuak Finlandia eta Grezia izango dira

imagen-irudika-2025

Irudikaren (Euskal Irudigileak elkarteak antolatzen duen Euskadiko Ilustrazio Profesionalaren Nazioarteko Topaketa) bederatzigarren edizioa urriaren 23tik 25era izango da Gasteizko Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan eta Arabako hiriburuan egongo dira munduko hainbat txokotako artistak, argitaletxeak eta eragileak. Eragileek eta artistek mahai-inguruetan, tailerretan, topaketetan eta hitzordu profesionaletan parte hartuko dute. Ohikoa den moduan, hiru arlo hauen inguruan arituko dira: Ilustrazioa, argitaletxeak eta sektore paraleloakEuskadirekin loturak sortuko dituzte Greziatik, Finlandiatik, Frantziatik, Palestinatik, Irlandatik, Mexikotik, Uruguaitik, Txekiar Errepublikatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorriko diren eragileek. 

Irudika Euskaditik mundua ikusteko leiho bat da, joera berriak ezagutzeko eta kanpotik hemen gertatzen dena ikus dezaten. Horregatik, gure helburu nagusia da parte-hartzaileen eta gonbidatuen artean loturak sortzea. Gainera, Irudikan eztabaida eta pentsamendua sustatzen dira eta ilustrazioan eta sormen-prozesuetan lan egiteko ekosistema segurua eta duina bultzatzen da.

Ilustrazio Profesionalaren Nazioarteko Topaketa lau arlo hauetan garatzen da: Hitzordu profesionalak, tailerrak, egonaldi artistikoak eta konferentziak. Hala, 3 egunetan landuko dira sektore paraleloak, argitaletxeen mundua eta ilustrazioaren mundua.

Aurrez aurreko formatuan 125 pertsonarentzako edukiera egongo da guztira. Gainera, bertaratu ezin diren profesionalek online parte hartzeko aukera izango dute. Lanen galeria birtuala eta Intraneta ere eskuragarri egongo dira eta edukia nahieran ikusi ahal izango da jatorrizko bertsioan zein itzulita. Sarrerarik lortzen ez dutenentzat, irekian ere emango da eduki guztia dohainik irudika.eus webgunean. Ilustrazioko profesionalak topaketan egongo dira ikasteko eta hitzordu profesionaletan aukera berriak bilatzeko, baina publikoak edo ikasleek ere parte hartu ahal izango dute; hau da, illustrator pass delakoa ez izan arren, eguneko sarrerak eskuratu ahalko dituzte auditoriumera sartzeko prezio merkeagoan.

Irudika Euskal Irudigileak Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatzen du hauen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saila, Espainiako Kultura Ministerioa, Espainiako Kultura Ekintzaren (AC/E) Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programa (PICE), Fundación Vital Fundazioa, Czech Literary Centre – CzechLit eta Gasteizko Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, beste erakunde laguntzaile askoren artean.