Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak Varya Yakovlevak eta Rocío Álvarezek Citè Internationale de la Bande Dessinée d'Angoulêmen, Zapopaneko Casa del Autor-en eta Bilbaoarte Fundazioan martxoaren 5etik maiatzaren 26ra arte egindako lana erakusten duen erakusketa aurkeztu du.
Varya Yakovleva ilustratzaile, animatzaile eta artista bisual errusiarra da. Erbesteak eta desplazamenduak biziki markatu dute bere lana: bere lehen lanek gerrari eta gorputzak indarkeriaren aurrean duen erreakzioari zuzenean erantzuten dioten bitartean, gaur egun memoria, galera eta erresilientziako barne paisaiak arakatzen ditu. Bere obran behin eta berriz errepikatzen den gaia femeninoa da: gorputza esperientzia sentsorialaren ontzi gisa eta narratiba pertsonal eta kolektiboen arteko zubi gisa. Horrela, Diary of an alien lana aurkezten du. Komiki-elementuak dituen album ilustratu baten proiektua da, erbesteratu gisa izandako esperientzia pertsonala aztertzen duena. 2022an Yakovlevak Errusia utzi eta Frantziara jo zuen. Egilea hizkuntza eta kode kulturalak arrotzak eta ulertezinak zitzaizkion beste planeta batean lurreratuko aliena bezala sentitu zen.
Rocío Álvarez animaziozko zinema zuzendaria, ilustratzailea eta margolaria da. Erakusketa honetan Me resbala aurkezten du, sare sozialen algoritmoa eta eduki infinituak scrollarekiko gehiegizko esposizioaren alderdi gaiztoa aztertzen dituen ikerketa. Zentzua galtzeko arriskua badago ere, burua husteko aukerari buruzko animazioa. Egileak gure ustez zuzena denaren eta bizi ditugun garai asaldatuetan egiteko prest gaudenaren artean sortzen diren kontraesanei aurre egin behar die. Gatazka armatuak, klima-aldaketaren ageriko zantzuak... gaur egungo hamaika antsietate existentzial gure eskura, gure poltsikoan, zuzenean emanak. Rocío Arte Ederretan lizentziaduna da eta animazioak egin ditu antzezlanetarako, museoetarako, telebistako marka edo gortinetarako, bai eta irudiak ere karteletarako, horma-irudietarako edo erretratu animatuetarako. Giza sexualitatearen historiari buruzko Simbiosis Carnal film laburrak, animalien ikuspegitik, ikuspegi feminista eta poetikotik, ibilbide luzea izan du nazioartean, eta sari ugari irabazi ditu.
Bi artistek Angouleme, Zapopán eta Bilbon egindako egonaldian sortutako materiala ere erakutsiko dute, eguneroko bidaia gisa, libreta-zirriborro, bizipen-ilustrazio eta hainbat materialekin.
Erakusketak kartel ofiziala eta nazioarteko topaketaren hamargarren edizioa sustatzeko animazioa erakutsiko ditu. Bi lanak egonaldi horretatik sortu ziren, eta Varyak egin zituen kartelaren kasuan, eta Rocíok animazioaren kasuan.
Erakusketa maiatzaren 26an, asteartean, inauguratu zen eta Kordoi Etxean egongo da zabalik ekainaren 26ra arte. Astelehenetik ostilalera 8:30etik 14:00etara , Aiztogile kaleko 24an.
Irudika 2027 Egonaldietarako deialdia maiatzaren 26tik dago zabalik; informazio eta oinarri guztiak irudika.eus-en dago.
