Skip to main content

Irudikak Harriet Lenneman eta Tania Manzanalekin Egonaldiak 2025 programaren erakusketa inauguratuko du Gasteizko Kordoi Etxean

harriet-tania-expo-irudika

Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak Harriet Lennemanek eta Tania Manzanalek egonaldi artistikoan egindako lana aurkeztu du. Angoulemeko Citè Internationale de la Bande Dessinée, Zapopango Autorearen Etxea, eta Bilbaoarte Fundazioaren artean sortu dute euren lana, martxoaren 3tik maiatzaren 23ra arte, proezua erakusketa honen inaugurazioarekin batera amaituz.

Harriet Lenneman Washington DCko ilustratzaile eta animatzailea da eta Berlinen bizi da gaur egun. The Raisin at the End of the Hotdog aurkeztuko du, hizkuntzak ikasteko esperientzian ardaztutako lana, akats, gaizki-ulertu eta umorez. Irudikan egindako egonaldian, master-tesiaren proiektua garatu zuen: mundu osoko esamolde idiomatikoak konparatzen dituen liburu ilustratua. Erakusketan bere hurrengo lanaren lau serigrafia erakutsiko dira, adierazpen bat literalki interpretatuz gero zentzugabea izan daitekeela esploratzen du bertan.

Tània Manzanalek prentsa ilustratzaile gisa egin dul an eta hainbat animazio proiektutan aritu da. Liquidación Total, oraindik bukatu gabe dagoen animaziozko film laburra, Irudikako erakusketan egongo da ikusgai. Amets moduko bat da, hainbat gairi buruz hausnartzen duena: zoria, jokoa, errealitatea, pentsamenduaren egitura eta esperientzia. Sormen prozesuak berak, marrazketaren plazerak eta narratiba konbinatorio eta inprobisatuak ere ezinbesteko dira bere lanean.

Erakusketak kartel ofiziala eta nazioarteko topaketaren bederatzigarren ediziorako promozio gisa erabiliko den animazioa ere erakutsiko ditu. Bi lanak egonaldi horretan jaio dira, eta Harriet Lennemanek egin du kartela, eta Tania Manzanalek animazioa. Irudikaren irudi izango dira lan horiek, eta ibilbide luzea izango dute formatu oso ezberdinetan: hedabideak, publizitate euskarriak, sare sozialak, etab.

Era berean, Irudikak 2026ko egonaldietarako proiektuak aurkezteko epea ireki du, eta maiatzaren 23tik urriaren 1era arte egongo da irekita. Egonaldiak 2026ko martxoaren 2tik maiatzaren 22ra bitartean egingo dira. Irudika.eus helbidean ikus daitezke oinarriak.

Irudikaren Egonaldiak programa Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Euskal Irudigileak elkarteak ilustrazioari eta Acción Cultural Españak (AC/E), animazioari egindako ekarpenari esker gauzatzen da. Irudikak Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren, Artium Museoaren, Angulemako Udalaren, Citè Internationale de la Bande Dessinée fundazioaren, Zapopan-eko (Mexiko) Egile Etxearen eta Bilbaoarte Fundazioaren laguntza du.

Inaugurazioan Harriet Lenneman eta Tania Manzanal izan dira, 2025ean aukeratutako artistak. Elisabeth Perez Irudikako zuzendariak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Maria Nanclares Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzia, Kike Infame, egonladien arduranua eta Itziar Redondo, Kultur Plangintzako Zerbitzuaren arduraduna ere egon dira aurkezpenean.