Skip to main content

Argitaletxe Mundua

Barre egin negar ez egiteagatik: Frustrazioa eta ironia argitalpen-baliabide gisa

Germán di Pierro - CASA DE BALNEARIO online 
Maite Caballero – BUENA PLANTA 
Ata Lasalle - AUTSAIDER CÓMICS 
Karla Paloma  - HAIRSPRAY MAGAZINE online 
Lucile Ourvouai - FFF ZINE 
 

Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

logotipo cartel

Hizlariak

Germán di Pierro

Germán di Pierro

Germán di Pierro ilustratzaile eta idazlea da, hainbat liburu idatzi ditu, hala nola Aparatu Reproducir (2010), Pólvora (2017) eta Trabajo para alquilar (2025), Microutopíasekin batera egindako ilustrazioen bilduma. Casa de Balneario sortu zuen, ilustrazio eta aktibismo grafikoko proiektu bat, hiriko esku-hartzeak eta kontakizun grafiko eta narratiba ilustratuko argitalpenak egiten dituena. Hedabide publikoan pegatinak jarrita, kartelak eta kontakizun ilustratuak zabaltzen dituzte, lanaren, diruaren eta alokairuaren prezioaren problematikei buruzkoak.

Maite Caballero

Maite Caballero

Maite Caballero Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondoren ilustrazioa ikasi zuen Bartzelonan. Ilustrazio editorialeko lanak, album ilustratuak, kartelak, tailerrak eta abar egin ohi ditu, baina, batez ere, marrazkiak eta istoriotxoak argitaratzen ditu bere edo beste lagun batzuen argitalpen autoeditatuetan. 2014tik aurrera, Paula Estévez eta Mikel Larraioz marrazkilariekin batera, Gillotina autoedizio azoka antolatzen du Donostian. Tupust! komiki taldeko kide ere bada. 2019an, Irudika Ilustrazioko Nazioarteko Topaketa Profesionalak Euskadin antolatzen duen egonaldi artistikoaren irabazlea izan zen, eta 2024ko lehen hilabeteetan Zapopaneko Egilearen Etxean bizi izan da.

Ata Lasalle

"Ata", Juan Lasalleren ezizena da, 15 urtez hainbat publizista eta komikigile lanak egin ditu, eta zeregin horri eutsi dio gaur egun arte. Jaiotzez santanderinoa eta Arabako komikiaren protagonista ezagunenetakoa. 2008an Llubí (Mallorca) herrira joan zen familiarekin bizitzera, eta handik jarraitu zuen TMEOn hileroko lankidetzarekin. Umore basatiko binetak ere argitaratu ditu El Jueves edo Mongolia aldizkarietan, eta ilustrazioak egin zituen GQ, Visual edo Calñamo aldizkarietarako. 2012. urtean Autsaider Comics argitaletxea sortu zuen, non, erdi rollo underground komikiez gain, narratiba eta saiakera pixka bat ere argitaratzen duen, bere tebeoen bide beretik doana, apartekoak, bakarrak, kafreak edo sofistikatuak, ezberdin pentsatzeko gonbita egiten dutenak eta, horrexegatik hain zuzen ere, beste inork argitaratu nahi ez dituenak.

Karla Paloma
Germany

Karla Paloma

Karla Dinamarkako komiki-artista prekarioa da eta Berlinen bizi da, merkatu txiki batean lan egiten du, zalantzazko kalitateko bitxiak saltzen. Bere egunerokotasunean hainbat egoera harrigarriri egin behar dio aurre: Herle bederatzi urteko neskatoaren visita adibidez (supermerkatu batera joan da Gabonetako janaria lapurtzera joan izana); herensuge babesleak begiztatzea; Dexter, berarekin bizi den italiar txakurraren sabelkeria; supermerkatu batean segurtasun arduradunakin topaketa desatsegina... Karlak komikiak egin eta lasai egon nahi du, baina aingeruek edo dragoiek beste plan batzuk omen dituzte berarentzat. Horretaz guztiaz gain, Hairspray Magazine-ren ediitora da Karla, lehen zenbakian ex aequo saritu zuten Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdian, “Fauve a la Bande Desinée Alternative 2025” aitorpenarekin.

France

Lucile Ourvouai

Lucile Ourvouaik, zientzia politikoak ikasi ondoren, norabidea aldatu zuen Estrasburgoko Haute Ecole des Arts du Rhin-en sartzeko. Bere ikasketetan l'Ennui fanzinea sortu zuen, mikroedizioaren forma guztietan eta lan kolektiboan interesatu zen. Serigrafiarako zaletasuna garatu zuen, kolorea ulertzeko eta interpretatzeko bere modua markatu zuena. Gaur egun, prentsako ilustratzailea izateaz gain, editorea eta kultur kudeatzailea da Marseillan, eta komikiaren eta fanzineen arloan inplikatuta dago. Mikroedizioak, bitxikeriak eta emakumeen ikuspegia komikietan interesatzen zaizkio bereziki. Bi fanzineren arduraduna: “L 'Ennui” eta “Fanatic Female Frustration”. Azken horrek irabazi du Angouleme 2025eko Komiki Aretoaren edizio independentearen kategorian.