Sektore Paraleloak
ELENA AITZKOA & ISIDRO FERRER
Prozesuak ilustrazioan
Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.
Hizlariak
Elena Aitzkoa
Elena Aitzkoa, 1984an Apodakan jaiotako eskultore eta poeta da. Bere praktika artistikoan eskultura, marrazketa, poesia, performancea eta zinema sartzen dira. Bere sorkuntzak ekosistema heterogeneo bat dira, inguruneko elementu fisiko eta emozionalez eta bizi esperientziaz elikatzen dena, fokua eta energia materiaren konfigurazio poetikoan eta edertasuna izakien arteko lotura elementu gisa jarriz. Bere proiektuen artean, nabarmentzekoak dira Ur Aitzak (2022-2024), Azkuna Zentroko artista azkide gisa; Headscarfs Close to the Ground, Oslo Piloten esparruan (2016); Gure maitasuna filma Erdi Aroan jaio zen (2018), eta Paradisu lurtarra (2019) olerki eta txistuen biniloa. Bakarkako erakusketetatik, Peraleko agerraldia (La Panera Arte Zentroa, Lleida, 2022), Zarza Corazón (Valladolideko Patio Herreriano Museoa, 2019), eta Lendia Song (Azkuna Zentroa, Bilbo, 2021) nabarmentzen dira. Performancearen esparruan, hainbat gunetan erakutsi du bere lana, besteak beste, Reina Sofía Museoan (Madril), Arte Ederren Museoan (Bilbo), Ftarri Museoan (Tokio), Sonic Circuits Jaialdian (Washington), Audible Arean (Chengdu) eta abarretan. 2015ean, Gure Artea saria eman zioten sormen-jarduerari
Isidro Ferrer
Isidro Ferrer ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoak geografia fisiko eta emozional eremu zabala hartzen du bere obrarekin. Isidro Ferrer arte dramatikoan eta eszenografian lizentziatuta, artista grafikoa, terminoaren zentzurik zabalenean. Ehundaka kartel, liburu-azal, objektu, jostailu, argitalpen-diseinu, infografismo monumental, animaziozko film labur, oihal, marka-irudi, eskultura, lanpara... egin ditu. Edozein euskarri erabili dezake, teknika edo komunikazio-bide baliagarri zaio bizitzaren antzerkirako duen grina irudien bidez adierazteko. Ilustratzaile moduan 50 liburu baino gehiago argitaratu ditu, besteak beste: El vuelo de la razón (Kultura Ministerioaren Saria editatu onenari, 1993); Yo me lo guiso, yo me lo como (Ilustrazioko Zilarrezko Laus Saria, 1996); El verano y sus amigos (Ilustrazioko Lazarillo Saria, 1996); En cosme i el monstre (Kritika Saria, Serra d-Or, 2000); Una casa para el abuelo (Daniel Gil de Ilustración Saria, 2003; Ilustrazioko Junceda Saria, 2006); Libro de las preguntas (AEPD Saria, 2006; Cálamo Saria, 2006); Un jardín (Bologna Ragazzi Award Aipamena, 2017); Enciclopedia visual de los Bologna Children 's Book Fair, 2022; Frankenstein o el Prometeo moderno (2023ko Unibertsitate Edizio Onenaren Sari Nazionala); Piedra a piedra (Kultura Ministerioaren Saria liburu editatu onenari, 2023). Bere lana Europa, Amerika eta Asiako herrialde askotan erakutsi da. 2002ko Diseinu Sari Nazionala eta 2006ko Ilustrazio Sari Nazionala, 2000. urtetik AGIko (Alliance Graphique International) kide da.