Skip to main content

Argitalpen eta ilustrazio mundua

Inauguración ESKUZ

Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

logotipo cartel

Hizlariak

Sandra Garayoa
Euskadi

Sandra Garayoa

Ilustratzailea eta diseinatzailea da. Egun, haur eta gazte literaturan eta narraziogintzan murgilduta dago. Lehenengo esparruari dagokionez, hainbat lan ditu argitaratuak: “Hanka, moko eta buztan”(Ikaselkar, 2021) eta “Lorerik Gorriena” (Pamiela, 2020). Azken lana, berriz, “Hodeien gaineko aldean” (Txalaparta eta Bang Ediciones, 2022-2023) komiki proiektua izan da.

Sari eta aipamen ugari jaso ditu azken urteetan. Gudalajarako nazioarteko liburu azokak antolatzen duen Iberoamérica Ilustra katalogoan hautatua izan da (2022an eta 2021). Egile saria (2022), Etxepare saria (2020) eta Irudika (2020) ohorezko aipamen berezia jaso ditu, besteak beste.

YOLANDA MOSQUERA (EUSKADI)
Euskadi

Yolanda Mosquera

Yolanda Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta diseinu grafikoan espezializatu zen 2007an. Gaur egun, ilustratzaile gisa lan egiten du, bai editorialean, bai publizitatean.
Kontzeptuak, komunikazioa eta narratibitatea lantzea gustatzen zaio, eta, horretarako, forma eta konposizioa sintetikoki eta itxura sinpleko irudiak erabiltzen ditu.
Euskadi literatura saria irabazi zuen, ilustrazio modalitatea, 2018an, eta haren ilustrazioak nazioartean aukeratu eta erakutsi dira.