Sektore Paraleloak
STEVEN GUARNACCIA & KITTY CROWTHER
Prozesuak ilustrazioan
Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.
Hizlariak
Steven Guarnaccia
Steven Guarnaccia ilustratzailea eta diseinatzailea da, Parsons School of Design-eko Ilustrazioko irakasle azkidea. Ilustrazio Programa zuzendu zuen 2004 eta 2011 artean, eta New York Times egunkariko Op-Ed orrialdearen zuzendari artistikoa izan zen 2001 eta 2004 artean. Nazioarteko ilustratzaile gisa egin dituen lau hamarkadetan, aldizkari eta egunkari garrantzitsuetan lan egin du, besteak beste, New York Times, Abitare, Rolling Stone eta Domus aldizkarietan, eta Disney Cruise Linesentzat muralak eta Arte Modernoko Museoan Achille Castiglioniren altzarien diseinuari buruzko erakusketa bat egiteko marrazkiak sortu ditu. Guarnacciak diseinu eta kultura herrikoiari buruzko liburuak idatzi ditu, horien artean Black and White, kolorerik ezari buruzko liburua, Chronicle Books-ek argitaratua. Haurrentzako hainbat libururen egile eta ilustratzaile ere bada, horien artean diseinuari buruzko The Three Little Pigs: an Architectural Tale eta Cinderella: a Fashionable Tale liburuak, biak Abramsek argitaratuak. Guarnacciak Swatch-erako erlojuak eta Arte Modernoko Museorako zorion-txartelak diseinatu ditu. Bere lanak AIGA, Art Directors Club eta Boloniako Liburu Azokaren sariak jaso ditu, eta bakarkako erakusketetan erakutsi da Estatu Batuetan eta Europan.