Skip to main content
Profile picture for user enara@irudika.eus
Izena
Enara
Abizenak
Bravo

Ilustratzailea

Biografia
Ikus-entzunezkoetan trebatutako Enara Bravo aka Ruda Handpoke (Barakaldo 1981) aspaldi utzi nuen alor hori, landa munduan lan eta bizi proiektu bat garatzeko. Urteak daramatzat handpoke tatuatzailea Bilboko Petra Tatuajes estudioan, eta, aldi berean, bertako artilerako interes berezia duten ehun-piezak garatzen ditut. Nire lanak tradizioaren eta abangoardiaren arteko elkargunea arakatzen du, orratzetan, landa-oroimenean eta jasangarritasunean fokua jarriz. Blackwork tatuatzaile gisa, beti aukeratu izan dut makinarik gabeko tatuajea.Digitalki diseinatu arren, tradiziora itzultzen naiz tatuatzeko unean, nire piezak puntuz puntu eraikiz, orratzarekin eta tintarekin soilik. Nire flasha osatzen dute Ruda Handpo imaginarioa eraikitzen doazen lore piezek, brodatu zaharrek, pitxer hautsiek, negar egiten duten begiek, animaliek, gerlariek edo old school eta ignorant style elementuek.

Sare sozialak

Datu pertsonalak

Izena
Enara
Abizenak
Bravo
Herrialdea
Espainia
Probintzia
Bizkaia
Hiria
Orozko

Interesak

Interés
Disenua

Galeria