Skip to main content

EGONALDIAK IRUDIKA 2026 | 04. KAPITULOA

ROCIO

VARYA

Astea bizia izan zen. Animazio proiekzio bat antolatu genuen eta 30-40 pertsona etorri ziren. Rocio eta biok gure film laburrak proiektatu genituen eta gero egunsentira arte dantzatu genuen.

VaryaNaturaleko marrazki-saio batera itzuli nintzen, eta oraingoan emakume bat marraztu nuen. Argazkilari bat nire estudiora etorri zen nire marrazkien argazkiak egitera.

VARYAv

VARYAEta beste gauza asko ere gertatu ziren, baina zaila da dena gogoratzea.

Varya

Gero eta gehiago ari naiz proiektuan sartzen, eta batzuetan interesgarria da, batzuetan zaila, baina horrela da bidea.

Varya

ROCIO

Joan den asteburuan, film laburren eta jaien saio bat antolatu genuen Toni Mengual animatzaile espainiarraren etxean. Angouleme-n bizi da eta bere neska-lagunarekin batera lan egiten du, lorategia, oiloak eta brokantezko vintage dekorazio oso guaia dituen etxe sinestezin batean.

ROCIOToni Mengualen film labur berria, Anton Dyakovena, Varyaren mutil-laguna eta, bide batez, Varyarenak eta nirea erakustea zen asmoa, jendeak ezagut zitzan. Gainera, Angoûlème-ko beste jende batzuk gehitu ziren, eta saio on bat geratu zen. Txandaka egin behar izan genuen, ez ginelako sartzen. Gero festak aurrera jarraitu zuen eta udaberriko ordua ofizialki aldatu zen. Bestalde, argi eta garbi, proiektuekin jarraituko dugu, geruzak gehituz eta probak eginez. Nire kasuan, kartoien eta marrazkien bidez online mundua gauzatzen eta moteltzen dut.

ROCIOAste honetan work in progress bat prestatu dut, ustekabeko arrakasta izan zuena, denoi dagokigun gaia dela uste dut, eta jarraitzeko motibatzen nau. Oin bat hemen eta bestea Mexikon. Maison des auteurseko egoiliarren taldetxo bat egin da, faltan botako duguna.

ROCIO