Gure azken astea Mexikon bizia izan zen, Chuchoren tailerra bisitatu genuen CAZekin (itzela! ), eta gero beste egoiliarrekin txangoan joan ginen artisautzako bi azokatara, Zapopanetik gertu dagoen, Tonalan, non milioika alebrije eta hainbat opari erosi genituen, eta baita Tlaquepaquekoa, herri magikoetako bat, non artisau irudi super politak, maskarak eta paperezko panpinak ere aurkitu genituen Lan pixka bat gehiago egiteko momentua, eta berriz ere agur esan eta paketatzeko denbora, polita da hainbeste jende berri ezagutzea, baina pena ematen du hain azkar banantzeak.


Bilbora teletransportatu gara, oraingo honetan ni nago jetlag zoro batekin, zortzi orduko aldeagatik. Lau egun inguru behar izan ditut ordutegi normal batean egonkortzeko, eta tira, Bilbo ere ederra da, niri sendotasun arkitektonikoaren itxura ematen dit, eta asko gustatzen zaizkit etxeak baranda pila batekin. Aldapaz beteta dago eta egunero euria egiten du, iparraldeko euria, hain mendi berdeak eukiteagatik ordaindu beharreko prezioa:)

Bilbaoarten daukaten tailerra super txuloa da, akaso ez dugu izango denborarik tailerrei etekin guztia ateratzeko, ia bi aste hegan pasatzen direlako. Aste buruan, hondartza ere bisitatu genuen, baita Salto del Nervión ere, Bilbotik igarotzen den ibaiaren iturburua.

