Argitaletxe Mundua
Otra forma de editar: revistas infantiles y de ilustración
Johana Švejdíková – RAKETA online (Cze)
Elizabeth Casillas – REVISTA CACTUS (Eus)
Elizabeth Haidle – ILLUSTORIA (USA)
Jeremie Martínez – KIBLIND MAGAZINE (Fra)
Miriam Luki – BEHINOLA ALDIZKARIA (Eus)
Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.
Hizlariak
Johana Švejdíková
RAKETA 6 eta 12 urte bitarteko aurrei zuzendutako aldizkari ilustratua da. Urtean 4 aldiz argitaratzen da, gaikako zenbakietan, inolako publizitaterik egin gabe. Aldizkaria 2014tik argitaratzen da Labyrint argitaletxearen eskutik, Raketa dětem elkartearekin elkarlanean. Zuzendaritza artistikoaz arduratzen diren bi editorek sortu zuten, Johana Xveikkovak eta Radana Litošovák, egile eta artista iraunkorren talde batekin batera.
Elizabeth Casillas
Elizabeth Casillas gidoilari eta editorea da. Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Cactus aldizkaria sortu zuen. Bertan, edizio zein idazketa lanak egin zituen, literatura, artea, komikiak eta feminismoak ardatz hartuta. Hainbat hedabidetan komikiei buruz hitz egiten eta idazten lagundu du, baita nobela grafikoen irakurketa klubak koordinatzen ere. Gidoilari moduan Todas nosotras eta La palabra que empieza por A komikiak argitaratu ditu, biak Higinia Garayren marrazkiekin. Idazten jarraitzeaz gain, edizio lanak ere egiten ditu Astiberri argitaletxerako.
Elizabeth Haidle
Elizabeth Haidle Portlanden (Oregon) bizi da, ez-fikziozko komikietan espezializatzen da. McSweeney's-ek argitaratutako Illustoria aldizkariaren zuzendari artistikoa eta editoriala da. Bere ilustrazioak eleberri grafikoetan, liburu ilustratuetan eta tarot karta-sorta batean agertu dira. Komiki laburrak argitaratzen ditu onlinean eta formatu inprimatuan, eta horietan poesia, liburuen erreseinak eta memoriak arakatzen ditu. Bizitza osoko arte hezitzailea da, komiki esperimentalei eta praktika artistiko pertsonalari buruzko tailerrak ere ematen ditu, eta duela gutxi bi gaiak aztertzen dituen liburu bat argitaratu du, Drawing Is...
Illustoria aldizkaria kalitate handiko argitalpen inprimatua da, jakin-mina duten pertsonentzat: irakurle gazte, heldu eta tarteko adin guztientzat. Bereziki 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat pentsatua, arteari eta narrazioari buruzko argitalpen honek bere denbora hartzera bultzatzen ditu irakurleak, jakin-mina sentitzeko, gauza berriak probatzeko eta lagunekin sortzeko. Illustoriak narrazio bisuala, sortzaileak eta «egin zuk zeuk» kultura ospatzen ditu inpresioaren bidez eta harago, elkarrizketak, errezeten komikiak, jolas interaktiboak, liburuen aipamenak eta idazle eta artista gazteentzako lehiaketak eginez.
Jeremie Martinez
Jeremie Kiblindeko zuzendari artistikoa da. 2004an sortua, KIBLIND kultura bisualari eta ilustrazio garaikideari buruzko aldizkaria da, sei hilean behin argitaratzen dena, eta doan banatzen da Frantzia, Europa, Ipar Amerika eta Kanadako hiri nagusietan. 300 banaketa-puntu dauzka, 30.000 aleko argitalpenarekin. 2024an, 20. urteurrena ospatzeko, KIBLIND aldizkaria eraldatu eta nazioartera zabaldu zen, ingelesezko bertsio batekin.
Hasieratik, Kiblind aldizkariaren helburua ilustrazio garaikidearen arlo ez oso ezaguna osatzen duten artistak ezagutaraztea izan da. Atal bakoitzean, taldeak gai bat lantzen du, eta ilustrazioaren prismaren bidez nabarmentzen du.
Aldizkariaz gain, Kiblindek eduki ilustratuak, editorializatuak eta animatuak ekoizten dituen agentzia bat sortu du (2008), risografian inprimatutako poster ilustratuak saltzen dituen tailer/denda bat (2017an) eta baita Nazioarteko Ilustrazio Jaialdi bat (IF) 2023an.
Miriam Luki
Mirian Luki, Kazetaria eta idazlea da. Urte luzez herri prentsan lan egin du eta 2018tik Galtzagorri elkartean lanean ari da haur eta gazte literaturaren (HGL) irakurketaren bitartekaritzari lotutako gaietan. Besteak beste, Behinola aldizkaria zuzentzen du, HGLri buruzko euskarazko aldizkari bakarra eta gai bera jorratzen duen Gonagorri podcasta ere bai. Argialdiak (Susa, 2023) narrazio-bilduma argitaratu eta Zilarrezko Euskadi saria irabazi zuen.