Skip to main content

Argitalpen eta ilustrazio mundua

LE PIANO ORIENTAL

Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

logotipo cartel

Hizlariak

Zeina Abirached
Líbano

Zeina Abirached

Zeina Abirached marrazkilari eta ilustratzailea Libanoko hiriburuan jaio zen, Beiruten, 1981ean. Arte Ederrak ikasi zituen Libanoko Grafismo espezialitatean eta Animazioa Parisko Dekorazio Arteen Eskola Nazionalean, eta 2004an hara joan zen bizitzera.

Bere lehen liburu ilustratua 2006an argitaratu zuen, berak zuzendutako Mouton film laburra egokitzen zuen haurrentzako ipuina. Handik gutxira ikusiko zuten argia bere lehen bi komikiek, Beyrouth-Catharsis eta rue Youssef Semaani, arrakasta handikoak Frantzian.

Espainian, eta nazioarte mailan, El juego de las golondrinas lanarekin eman zen ezagutzera, Angulemako Azokan 2007ko lan onenetakotzat jo zen. 2015ean berriro nabarmendu zen Angulemen, El piano oriental, lanarekin, eta 2016ko Phénix saria jaso zuen.

Komikietako idazle, marrazkilari eta ilustratzaile lana uztartzen ditu, eta jaialdietako karteletarako edo liburuen azaletarako enkargu garrantzitsuez arduratu da, besteak beste.

Stéphane Tsapis
Suiza

Stéphane Tsapis

Stéphane Tsapis bidaiari amorratua da, konpositore eta piano-jole, beti zubiak eraiki ditu bere sustrai mediterraneoen eta Paris multikulturalaren artean, nazioartean sartzeko atea eta hazi zen kulturen arragoa.

2015ean, hirukotea osatu zuen Marc Buronfosse eta Arnaud Biscayrekin. Ordutik, birak egin dituzte Errumanian, Grezian, Kolonbian, Japonian, Mexikon eta Tayikistanen, «Border Lines» albumarekin, Frantziara noizbehinka egindako bisitaren bat ahaztu gabe.

Kaïmaki taldeko buru moduan, Stéphane Tsapisek «Mataroa» albuma sortu zuen, hitz egindako hitzaren erakusleihoa, zehazki, bere aitaren ahotsa, gerra zibilak eragindako greziar herriaren nahitaezko erbestea kontatzen zuena. «Le Tsapis Volant» albumarekin («Tsapis hegalaria», frantsesezko «tapis volant» hitz-jokoa, «alfonbra magikoa» esan nahi duena), ekialdeko pianoaren ahots berezia fusionatzea zen helburua, soinu paregabea sortzen duen musika-tresna berezia, jatorri askotako ahots femeninoekin. Iragan hurbileko kolaborazio artistikoak biltzen zituen atzera begirako musikala sortu zen.