Skip to main content

Sektore Paraleloak

Pausar, escuchar, dibujar

Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

logotipo cartel

Hizlariak

Bruno Ibáñez
Euskadi

Bruno Ibáñez

Bruno, denbora batez Bruno Ilo, Bruno Efimero, Bru, Makuto Heyokaren editorea, eta materian oinarritutako meditazioaren, yogaren, filosofiaren, gorputzaren, arimaren eta niaren definizio ezaren aztia. Materia bezala, arkatza garrantzitsua izan zen, baina bibrazioak bere espazioa hartu zuen. Urteetan zehar Euskal Herriko underground argitalpen-ehunaren funtsezko parte izan da, gai existentzialak dituzten fanzine eta binetekin, eta gai garrantzitsuak zalantzan jartzeaz gain, barre algara ederrak atera dizkigute edo bihotza samurtasunez bete digute.

Txaranga Urretabizkaia
Euskadi

Txaranga Urretabizkaia

Txaranga hiperbentilatua: Saxoak, tronboiak, tronpetak, klarinetea,… Instrukzio sinpleak, konposizio konplikatuak, koreografia finak eta mozorro dotoreak. Salveko zubian, autobus batean, Bilboko Areatzan, Berako Plazan eta Markinako frontoian edota Eako hondartzan jo dute. Kontzertu bakoitzerako bereziki sortutako piezak aurkezten dituzte. Talde irekia eta aldakorra da kopuru aldetik. Bere kideek hainbat taldeetan aritu izan dira hala nola: Eten, Gora Japon, Los Plomos, Hamburguesa Vegetal, Magmadam, Kakofunk, Polígono Elgoibar, -Gailu, etab.

SILITIA (EUSKADI)
Euskadi

Silitia

Silitia bikote bizkaitar sailkaezina da, Ibai Silicatok (Lekeitio, 1997) eta Xabier Barrutiak (Bilbo, 1999) osatua, non beraiek brioche pop gisa definitzen duten musikak, eszenaratzeak eta asmo artistikoak pisu orekatua duten. Estiloen arabera galdetzen badiezu, punky-funky-elektro-euskal-rock abestiak egiten dituztela esango dizute, baina, batez ere, Silitia proiektu poliedrikoa da, etengabeko bilakaeran dagoena eta bere urrats bakoitzean harritzen dena.